miércoles, 24 de febrero de 2010

lunes, 22 de febrero de 2010

MEDITAZIO ZENTRUA

Rosa Montero-k bere TEMBLOR izeneko liburuan gizarte ultra erlijioso bat irudikatzen dau. Gizarte honen gailurrean emakumez osaturiko apaiz talde bat kokatzen da, eta honeek herria gidatzeaz gain, Ezagutza osoaren jabe dira.


Liburuan beste askotan bezala, Ezagutzaren gotorlekua era zehatzen deskribatzen dau sorturiko ezinezko eraikina ulergarria izan daiten. Bere izena Talapot da eta kasu honetan eraikina dorre erraldoi baten modura marrazten dau bere oina borobila delarik.





Oin hau eraztunetan banatzen da, ikasketa maila eta ezagutzaren arabera eta ondorioz beharrezko jakituria jasota hurrengo eraztunera sartzeko aukera izango dozu. Deskribapenaren arabera, kanpo azala da argi sarrerak izango dauzan elementu bakarra eta ondorioz, zenbat eta sakonago barneratu, gero eta argi gitxiago dago, zilindroaren bihotza ilunpean geratzen delarik Ezagutza beharrezko benetako "argi iturri" bakarra bilakatuz

Idazleak eraikin hau hartzen dau, eleiz emakumeen eta ezagutzaren kontrolarekin batera, geure gizartean metafora kritiko bat egiteko.

Meditazio zentru bat burutzeko Talapot eraikina interesgarria iruditu jat argiaren erabilera eta pribatutasunaren banatzeagatik. Halanda bere, kokapena dela eta eta programaren beharrak dirala eta eraikina horizontalean egitea pentsatu dot 3 zatitan banadua:

- Goiko solairuan terraza berdea, publikoa baina erreflexiora bideratuak dagozan gune ezberdinekin.

- Tarteko solairuetan luzernarioak eta patioak han hemenka argi putzuak sortuz gela eta gune ezberdinekin.

- Beheko solairua guztiz ilunpetan geratzen dana, meditzaziora bideraturiko gune lasaienekin, eta otoitzera bideraturiko "tenplu" batekin agertuko da.


sábado, 20 de febrero de 2010

LOTEETAN PROGRAMA DEFINITZEN

























Taldekide bakoitzak, lote multzo bat aukeratu eta bertan egin beharreko programa handiko eraikina aukeratu egin dogu inguruari hobeto egokitzen jakon erabilera proposatuz. Horregatik, Donejakue Bidearen ondoko orube zatietan erabilera hortara egokitzen diran eraikinak kokatuko dira, programa irekiago bat daukienak, bidetik haratago kokatzen direlarik.




















sábado, 13 de febrero de 2010

jueves, 4 de febrero de 2010