martes, 29 de junio de 2010

lunes, 28 de junio de 2010

sábado, 12 de junio de 2010

jueves, 3 de junio de 2010

" CLAROS EN EL BOSQUE "

" CLAROS EN EL BOSQUE ":

Eraikina, Done Jakuen bide inguruan ageri da. Bide hau norbanakoaren barne azterketarako bideratua egoan lehen, eta gaur egun jentea bertara oporretara joaten bada ere, oraindik mantentzen dau lehendik eukan espiritualitate hori. Egungo gizarte honetan, oso modan dagoz yoga, taichi... eta holako erlajazio teknikak, estresa errudun delarik. Hori dala eta, eguneroko presetatik askatu eta lasai egoteko parada ematen dauan eraikin berezia egitea erabagi dot.


Eraikina, azal begetal baten barnean aurkitzen diren zilindroez eratua dagola esan geinke. Kanpo itxura guztiz berdea da, eta goikaldetik diametro eta altura ezberdineko zilindroak ageri dira. Barnera sartu orduko,ostera, barneko errealidadea oso diferentea da: Argi naturala oso urria da eta hori da argi iturri
bakarra.Zilindro txikiek, lurrean komunikazioen arteko ibilbidea, komunak eta lasaiguneak markatu egingo dabez koloreen laguntza. Baina, badira beste argi iturri batzuk ere: zilinro erraldoiak. Honeen perimetroan cm-tako zulo bat kokatuko da tramez.ez estalia ura eta argia pasa daitezan. Honi esker,zilindro honeen kokalekua garbia da bisitariarentzat. Argi eraztun hau trantsizio gisa arituko da, barnealdean argi naturalaren presentzia oso altua izango baita. Hortik dator hain zuzen ere proiektuaren izena, basoetan bezalaxe, zuhaitzen iluntasunetik, ihesi zeru irekira atera nahi garelako.



MUNTAIA

eraikuntza elementuak:

Zilindro handiak: Hormigoi armatuzkoak, autoportanteak eta aurrefabrikatuak

Losa: Hormigoi armatuzko losa. ertzeko bi hormetan eutsia

Zilindro txikiak: Altzairuzko argi-putsuak, behe oinean harrera gunean goraka
aterako dira goitik datozanekin bat eginez, eta jesarlekuak sortuz

Estalkia, begetala da, eta zilindroen dispozisioa dela medio, banku, estalki, eta miradore sortuko dira zilindro danen erabilerari esker.













Meditazio zentruaren atzekaldea eta sormenerako etxebizitzen "erakusleiho-fatxada"