jueves, 8 de octubre de 2009

Nekazaritzak sorturiko paisaiak:


Ur eskasia dela eta, Arabia Saudin, nekazaritza lantzeko baliabide berriak aurkitu behar izan dabez, emaitza lur-azpiko ur putsuen inguruan sorturiko ortu erraldoi eta borobilak direlaik. Ortu honeek, basamortuan zehar han-hemenka zabaldu egiten dira airetik koloretako puntuz osaturiko margoa osatzen dabelarik.



Ortuak ureztatzeko, erdigunetik ertzera doan egitura batez egiten da. Honek putsutik ura atera eta erloju baten orratze ibilbidea eginez azalera osoa zeharkatzen dau. Irudian ikusi geinkean bezala putsuak agortu egiten dira, eta ondorioz ortua desagertu. Horregaitik puntuak kolore zurixka hartu egiten dabe, idor geratzen baitira. A.E.B.-ko Kansas-en ere holako laborantza ematen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario