Eraikinaren nortasuna eta itxura dela eta, proposamen erakargarri bat iruditu jat, plaka bertikalen artean jente pilatua agertzea, besoak, hankak, buruak, gorputz osoak... Erlijio irudi askotan infernutik atera nahi diran gizakiak aurkitzen dira eta hoietan gizakiak lurretik ateratzen saiatzen dira, kuadroei izaera misteriotsu eta arduragarri bat emanez.
ilustración de la Divina Comedia, Paraíso, Canto 31.
Irudi honeek Dante-ren "LA DIVINA COMEDIA"n daude oinarrituak, eta bertan gizakien posizio eta atalen agertzeak, irudiari nortasun berezi bat ematen deutsie. Azkenengo irudian ,gainera,aingeruek osaturiko tunela ageri da izakiz osaturiko itxitura bat sortuz. Hurrengo irudia, ANTICRISTO pelikulako kartela da eta hemen ere motibo berdina agertzen da.
Nire proposamena, beraz, lamina bertikalen tartean harrapaturik geratu dan jenteagaz osaturiko itxitura bat sortzea da, eta ezin dodanez benetako gizakirik erabili manikiez osaturiko itxitura bat proposatzen dot. Badakit makabroa iruditu litekela, baina segun ze kolorez margozturik doiazan manikiak itxitura erakargarri bat lortu daitekela uste dot. Hurrengo hau da nire proposamena: