viernes, 20 de noviembre de 2009

GIZA ITXITURA

Eraikinaren nortasuna eta itxura dela eta, proposamen erakargarri bat iruditu jat, plaka bertikalen artean jente pilatua agertzea, besoak, hankak, buruak, gorputz osoak... Erlijio irudi askotan infernutik atera nahi diran gizakiak aurkitzen dira eta hoietan gizakiak lurretik ateratzen saiatzen dira, kuadroei izaera misteriotsu eta arduragarri bat emanez.



Dante y Beatriz en el Paraíso; de Gustave Dore,
ilustración de la Divina Comedia, Paraíso, Canto 31.
Irudi honeek Dante-ren "LA DIVINA COMEDIA"n daude oinarrituak, eta bertan gizakien posizio eta atalen agertzeak, irudiari nortasun berezi bat ematen deutsie. Azkenengo irudian ,gainera,aingeruek osaturiko tunela ageri da izakiz osaturiko itxitura bat sortuz. Hurrengo irudia, ANTICRISTO pelikulako kartela da eta hemen ere motibo berdina agertzen da.




Nire proposamena, beraz, lamina bertikalen tartean harrapaturik geratu dan jenteagaz osaturiko itxitura bat sortzea da, eta ezin dodanez benetako gizakirik erabili manikiez osaturiko itxitura bat proposatzen dot. Badakit makabroa iruditu litekela, baina segun ze kolorez margozturik doiazan manikiak itxitura erakargarri bat lortu daitekela uste dot. Hurrengo hau da nire proposamena:






2 comentarios:

  1. Kaixo Unai.Gizakiaren erabilera artean oso gai mamitua da, eta maiz eskaparate-fatxadetan manikiak erakutsi izan dira. Gaiak interesa handia du, baina oso inmediatoa da besterik gabe maniki batzuk kokatzea zulo horien artean. Jakin nahiko nuke gizakiaren adierazpen horretatik zer interesatzen zaizun; gizakien akumulazio estetika, produktuak bailiran (giza gorputzen arteko collage tridimentsionala), edo gizakien bidezko kondaira bat sortu (pinturetan bezala), edo eraikin-giza gorputz arteko harreman posibleak ikertu, edo gizakien gainazal bat osatu... Pentsatu nola gizakiak-produktu-objetuak izanik, fatxada baten funtzioei erantzuna ematerik dagoen...

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko erreflexioagatik Ula. Zuk esan bezala gizakiaren erabilera ikonografikoa interesatzen jat gehien bat. Nire ideia nagusia, elizan harrapaturik gelditu dan jentearen ihesaldia errepresentaztea da, nola gizakiak bertatik atera nahi diran, eta nola berdin jaken besteen gainetik pasatzea edota zapaltzea. Nere helburua agobio sentsazioa sortzea da, gizakia, irudi bezala erabiliz. Ondoriz zenbat maniki kokatzea baino, euren posizioak, posturak eta intentsioak dira niretzat garranntzitsuago.

    ResponderEliminar