martes, 15 de diciembre de 2009

domingo, 6 de diciembre de 2009

BURUTIK ERNERIKO PAISAIAK

Levi van Veluw artista holandar gazte bat da. Bere lan eremua ez da, horma bat ezta lienzo zati bat ere: bere lan eremua bere burua da. Material, textura, kolore... konbinaketa egoki bat jarraituz bere burua azal harrigarriez janztea lortu egiten dau.
Lan gainazala berdina izanda ere, lanen artean desberdintasunak oso nabarmenak dira, bakoitza zeozer desberdina adierazten daualako. Kasu batzutan, buruan erne diren landareak, ezinezko basoak sortu egiten dabez, buruaren morfolgia hazteko erabiliz.










viernes, 20 de noviembre de 2009

GIZA ITXITURA

Eraikinaren nortasuna eta itxura dela eta, proposamen erakargarri bat iruditu jat, plaka bertikalen artean jente pilatua agertzea, besoak, hankak, buruak, gorputz osoak... Erlijio irudi askotan infernutik atera nahi diran gizakiak aurkitzen dira eta hoietan gizakiak lurretik ateratzen saiatzen dira, kuadroei izaera misteriotsu eta arduragarri bat emanez.



Dante y Beatriz en el Paraíso; de Gustave Dore,
ilustración de la Divina Comedia, Paraíso, Canto 31.
Irudi honeek Dante-ren "LA DIVINA COMEDIA"n daude oinarrituak, eta bertan gizakien posizio eta atalen agertzeak, irudiari nortasun berezi bat ematen deutsie. Azkenengo irudian ,gainera,aingeruek osaturiko tunela ageri da izakiz osaturiko itxitura bat sortuz. Hurrengo irudia, ANTICRISTO pelikulako kartela da eta hemen ere motibo berdina agertzen da.




Nire proposamena, beraz, lamina bertikalen tartean harrapaturik geratu dan jenteagaz osaturiko itxitura bat sortzea da, eta ezin dodanez benetako gizakirik erabili manikiez osaturiko itxitura bat proposatzen dot. Badakit makabroa iruditu litekela, baina segun ze kolorez margozturik doiazan manikiak itxitura erakargarri bat lortu daitekela uste dot. Hurrengo hau da nire proposamena:






LOGROÑO: HUTSARTE NATURALAK

Gure proposamena hutsarteak, espazio berde eta erabilera anitzetan bihurtzea da. Horretarako eraikin, pasarela, eta bestelako ekipamenduak erabili doguz, danau begetazio ezberdinagaz konbinatuz espazio berezi eta erakargarriak bilatuz.










domingo, 11 de octubre de 2009

Medianerak eta eraikinen arteko hutsunei erantzuna:

Logroñon bezala beste toki askotan, eraikin bat bota egiten danean medianera bat ixten da agerian, edota solar txiki bat. Hurrengo irudietan, natura erabiliz lortu daitekezan erantzunak ageri dira: Madrilgo Fundacion La Caixa-koa adibidez...



Beste kasu askotan, fatxadaren konposizio edota estalkia osatzeko, begetazioa erabili egiten da nolabaiteko " natura urbano" bat sortzeko asmotan.



Azkenik, eraikinen arteko espazio txikietan zer egin daiteken ikusteko, honako adibide hau aurkitu egin dot.

2,4 metroko zabalera daukan etxebizitza Amberes-en



Probablemente esta sea la mejor manera de proyectar una vivienda cuando lo que se tienen son 2,40 metros de ancho de fachada y 5,50 de fondo. Cada planta tiene una función diferente, está totalmente diáfana, y hay una única escalera de caracol de comunicación: estudio, comedor más cocina, sala de estar, y dormitorio (el baño está en la azotea). Así de simple, ¿para qué complicarse más la vida?
La casa está diseñada por una pareja de arquitectos belgas como vivienda propia, y está situada en Amberes. No han gastado mucho en revestimiento para las medianerías, tal vez para no perder más del escaso espacio que tienen, en cambio sí que le han dado luz natural acristalando toda la fachada, la posterior también. Los diferentes colores que se ven parecen estar conseguidos con una pareja de tubos fluorescentes a cada lado, en su interior.
El resultado final es como si estuviéramos ante una

vivienda con contenedores puestos uno encima de otro, aunque eso sí, más cortos, pero la anchura es prácticamente la misma. Algunos muebles de IKEA y mucha austeridad, hacen el resto, resultando finalmente una casa entre medianeras muy singular. Los arquitectos se llaman Pieter Peerlings y Silvia Mertens, que juntos hacen Sculp(it).




jueves, 8 de octubre de 2009

Nekazaritzak sorturiko paisaiak:


Ur eskasia dela eta, Arabia Saudin, nekazaritza lantzeko baliabide berriak aurkitu behar izan dabez, emaitza lur-azpiko ur putsuen inguruan sorturiko ortu erraldoi eta borobilak direlaik. Ortu honeek, basamortuan zehar han-hemenka zabaldu egiten dira airetik koloretako puntuz osaturiko margoa osatzen dabelarik.



Ortuak ureztatzeko, erdigunetik ertzera doan egitura batez egiten da. Honek putsutik ura atera eta erloju baten orratze ibilbidea eginez azalera osoa zeharkatzen dau. Irudian ikusi geinkean bezala putsuak agortu egiten dira, eta ondorioz ortua desagertu. Horregaitik puntuak kolore zurixka hartu egiten dabe, idor geratzen baitira. A.E.B.-ko Kansas-en ere holako laborantza ematen da.

martes, 29 de septiembre de 2009

TA KURTSO HONTAN ZER?

Urtero legez, proiektu ikasgaia irrika gehien sortarazten deustan irakasgaietako bat da. Bestelako jakintza teoriko-praktikoak ez bezala, norbanakoaren sormena eta irudimena jorratu egiten da, proiektu bakoitzaren bukaeran ikaskide bakoitzak emaitza oso ezberdinetara ailegatzen garelarik.

Aurten Blog-ari esker geure arteko elkartrukea bermatua egotea espero dot, gelakideen ideiak ikusi ahal izateko, eztabaida interesgarriak sortu ahal izateko... Ikasgaiari dagokionez mini-proiektuak sormena lantzeko lagungarriak izan leitekezala uste dot, gauza ezberdin asko jorratzeko aukera ematen dabelako.

Halanda bere beste urteotan ez bezala, proiektuen tokietaz gozatzea espero dot, baliabide eta aukera anitzeko espazioak jorratuz.